ARTEA

Menchu Gal pintorea, “Kolorearen indarra”

Ostiralean, abenduak 14, Menchu Gal (Irun, 1919-2008) pintorearen Kolorearen Indarra izeneko erakusketa inauguratuko dute Bilboko EHUren Paraninfoan, Abandoibarra inguruan, hain zuzen. Erakusketaren komisarioa den Rafael Sierraren esanetan, “Bidasoako margolariaren erakusketarik handi eta bikainena, Ibaizabalen ertzean”. Erakusketa 80 lanekin osatzen da; olioak, pinturak eta marrazkiak.

Artista gipuzkoarraren lehen paisaiak, errealismo xalo, naif batekoak dira, barrualdeak ere pintatu zituen arren. Esate baterako, natura hilak mahai eta altzari kubisten gainean: fruitu-ontziak, botilak, eta pitxerrak. “Batzuei Cezanneren kutsua igartzen zaie, besteei Picassorena, baina ongi eraikiak, betiere. Ozenfant bere maisu frantsesaren eraginak –kubista bat, bere erara– izadi hilak margotzera eramango dute”.

Halere, paisaia izan da beti Menchu Gal gai nagusienetako bat: Kantauri itsasertzekoak, Txingudi badiakoak, itsaslabarrak, Ibizako paisaiak eta Mediterraneoko portuak. Derain, Matisse, Benjamin Palencia, izan ziren haren erreferentzietako batzuk.

“Heterodoxoa gehienetan. Independentea, gazte-gaztetatik bidaiari. Jakin-nahi intelektual handikoa. Denborari aurre hartu zion emakumea, XX. mendeko Europako margolari, artista eta abangoardiekin lotura estuak zituena”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button