MUSIKA

Hardcore-punk eztanda, Oñatiko gaztetxean

Larunbatean, hilak 18, Oñatiko Antoxine gaztetxean hiru talde azkar, bortitz eta basati izango dira oholtzan, 22:30etik aurrera: Antihumano, Guillotina eta Control de Plagas.

Antihumano Oñatiko taldea da, eta hardcore-punk azkarra jotzen du; Golpe de estado, Sospechosos eta CC627 taldeetako musikarien egitasmo berria da, eta larunbatekoa euren aurkezpen kontzertua izango da.

Guillotina, berriz, Torrelavegako (Kantabria) banda da, eta taldekideen artean, Estricalla taldeko Bati bateria-jolea dago.

Azkenik, Control de Plagas Bilboko banda melodikoa da. Talde hori ere ibilbide luzeko musikariek osatu dute, Spandau Bullet, Fallen, John Merrick eta Cordura taldeetan aritutako musikariek, hain zuzen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button