ARTEA

“Haitzaren gibeletik” izeneko zeramika erakusketa, Zarautzen

Zarautzeko Torre Luzea aretoan, Haitzaren gibeletik zeramika-eskultura erakusketa abiarazi du Zigor Garcia artistak. Irailaren 13a bitartean buztinaren modelatu figuratiboa baztertu eta zeramika garaikidera gerturatu den sortzailearen proposamenak ikusi ahal izango dituzue.

Artistak bost multzo eskultoriko eta marrazki sorta bat paratu ditu Zarauzko aretoan, eta buztingintzaren teknika eta hizkuntza plastiko desberdinak erabiltzen ditu hauetariko bakoitzean. “Erakusketako pieza ugari ontziak dira, zeramikaren oinarrizko objektua. Hauetan, paisaiaren oroimena eta artistaren bizipenak gordetzen badira ere, ez daude guztiz beteta. Ikusleak tartea eta unea izango du ere ontzi hauek bere gogoa eta esperientziaz betetzeko; artea guztiz gauzatzeko”.

Bere obra ikuslearekin konpartitu nahi du “artea ekintza izateaz gainera, bizitzea ere badenez, begiratzeaz aparte, natura zapaldu, zeharkatu, usaindu, dastatu, ukitu, izerditu, busti eta hausnartu egin behar da. Artea ez baita, gertatzen baita”. Hori da artistaren ideia.

Erakusketa honekin artistak bere ibilbidearen ziklo bat itxi nahi du, modu horretan ikuspegi berriak garatu ahal izateko, izan ere, paisai ezezagunak bizitzeko grina piztu zaiola aitortu du artistak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button