LITERATURA

Haur eta Gazte Literatura Sari Nazionala ere euskaraz

Maite Carranza idazle katalana izan da aurtengo Haur eta Gazte Literatura Sari Nazionala Paraules  emmetzinades (Hitz pozoinduak) lanari esker.
Joan den barikuan ezagutarazi zen nor zen sariduna.
Lana gaztelaniaz, gailegoz, eta euskaraz irakurri ahalko dute gazteek eta Brasil, Italia, Errusia eta Korean ere editatua izango da.

Maite Carranza (Bartzelona, 1958) idazle eta gidoilaria da eta idazletzan hasi baino lehen, irakaskuntzan aritu zen, hizkuntza arloan. Ekoizpen handiko idazlea da, ia 40 lan idatzi ditu. Guztien artean nabarmentzekoa da La guerra de las brujas (2005-2007), zeina 25 hizkuntzetan itzulia izan zen. Idazle porrokatu honek, Gazte Literatura Edebé Saria 2010 eta Kritika Saria Serra d’Or 2011 jasota ditu.

Sari hau irabazi duen Paraules  emmetzinades (Hitz pozoinduak) lanean genero biolentzia eta honek dakartzan ondorioen gaineko hausnarketa agertzen da. Indar handiko lana, ikaragarria den errealitatea aztertzen duena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button