LITERATURA

“Gutun Zuria” Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia, datorren hilean

Hemen. Non guztiak biltzen dituen lekua izenburupean abiatuko da Azkuna Zentroan aurtengo Gutun Zuria Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia. Datak jarrita daude: martxoaren 23tik 27ra ospatuko da. Gutun Zuria Azkuna Zentroan izango da aurrez aurreko saioetan, bai eta pantailetatik haratago ere: zuzenean eta diferituan, aurrez grabatutako kapsulen eta podcasten bidez.

Aurtengo leloa berezia da: “Hemen hori artista eta idazle bakoitzaren “hemen”-en garatuko da, egungo osasun-egoerak ezartzen dituen mugak gaindituz eta Jaialdia espazioan eta forman hedatutako proiektu bihurtuz.”
2020-2021 Jaialdia denboran eta forman banatu da, “iazko edizioa Saiakera hemen hasten da liburu kolektibo bihurtuz; eta 2021eko edizioa hedatuz, bai eran, bai lekuan, irakurketaren arte-ikuspegi berrietara eta artearen literatura-ikuspegi berrietara zabaltzeko asmoz”.

Aurtengo jaialdian parte hartuko duten adituetako batzuk honakoak dituzue: Damian Tabarovsky, Alexei Yurchak, David Le Breton, Marta Peirano, Kaouther Adimi, Paul B Preciado, Eider Rodriguez, Aixa de la Cruz, Katixa Agirre edo Txani Rodriguez.

Jaialdian hainbat argitalpen ere aurkeztuko dira, hala nola Saiakera hemen hasten da, testu kolektibo bat, aurreko urteko edizioan parte hartuko zuten egileen idatzi argitaragabeetatik abiatuta.

Gutun Zuria Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdiak ditu datu guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button