MUSIKA

“Gure Sortzaileak Gogoan” zikloa, Musikenen

Gure Sortzaileak Gogoan zikloaren barruan, Musikenek Aita Madina euskal sortzaileari eskainiko dio kontzertua bihar, ekainaren 22an, 19:00etan. Ekainaren amaieran 50 urte beteko dira konpositore oñatiarra hil zenetik, eta bere oroimenez, haren musika-ondarea entzungo da ikastegiko auditoriumean.

Bertan hainbat musika-irakaslek hartuko dute parte, hala nola Christine Icart, Marco Socías, Amaia Zipitria, Maite Arruabarrena mezzosoprana eta Suhar Korua.

Aita Madina Oñatin jaio zen 1907an. Filosofia eta teologia ikasketak Burgosen egin zituen, eta han konposizio ikasketak osatu zituen José Mª Beobide eta Burgosko Antonio José musikagilearekin. Buenos Airesen Lagun Onak Korua sortu zuen eta parte-hartze aktiboa izan zuen Luis Mujikak zuzendu zuen Saski-Naski (1946) ikuskizun musikal eta koreografikoaren sorreran. Madinaren kreazio lanean bitxiak izango ziren hainbat lan sortu zituen harpa zein gitarrarako. Era berean, Saski-Naski ikuskizunaren inguruan sortutako material guztiak, bi piano eta orkestrarako egindako bertsioetan, euskal dantzen instrumentazioetarako ondare interesgarria izan ziren.
Madinaren konposizio katalogoak orkestrarako lanak eta lan sinfonikokoralak ere hartzen ditu, baita Flor de Durazno opera, ganbera musika lanak, ahots-musika eta musika lan erlijioso ugari ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button