MUSIKA

Ni naiz zure Frankenstein

Gaur, Tabakaleraren Ud-ha ekimenaren barruan, Mursegok Ni naiz zure Frankenstein izeneko kontzertua egingo du.

Oso produktibo dabil Mursego azken boladan. Duela gutxi Oiongo herritarrekin elkarlanean egindako 100% OION disko berria aurkeztu du. “Artehaziak bultzatutako Komanditario Berrien programapean, Idoia Zabaletak bitartekari lanak egin ditu eta Oiondar ugarik parte hartu du, hala nola; emakume musulmanak, jatorri musulmana duten haurrak, herriko abesbatza, musika eskolako irakasle eta ikasleak, bertsolariak, gazte asanblada, Eh Mertxe! rock taldea…”.

Bada oraingo honetan Mursego Frankenstein bilakatuko da, egun baterako sikieran. Berak hala azaldu du: “Juana Molinaren ilajea, Idoia Zabaletaren sudurra, Gloria Fuertesen gorputz-enborra, Elena Santojaren eskuin besoa, Gloria van Aerssenen ezker besoa, Michel Etchecoparen ezpainak, Martirioren begiak, Harkaitz Canoren ile zuriak, Cheikha Remittiren eskuak, ETren hatzak eta Markku Peltolaren ahoskera hartuta, Frankensteinen emaztea bihurtuko naiz, loopari raperoa, ehule predikaria eta mauritaniar aztia”.

Gaur, Zabaltzan, 20:30etik aurrera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button