
Gasteizko plaza, lorategi eta espazio irekietan, kaleko udako kultur programazioaz gozatzeko aukera izango dute bertako biztanleek eta bisitariek irailaren 5era arte.
Hainbat diziplinatako jarduerez beteriko bi hilabete programatu dira, eta Euskal Herriko makina bat konpainiak hartuko dute parte programazio horretan.
Antzezlanak, dantza saioak, kontzertuak, magia saioak, zirku-ikuskizunak eta aire zabaleko zinema emanaldiak osatuko dute programazio hori.
Guztira, 14 gune izango dira, hiri osoan barreiatuta, asteartean hasita eta igandera arteko arratsalde guztietan, eta toki horietan 150 ikuskizun taularatuko dira.
Gaur abiatuko da programazio hori Organik taldeak egingo duen Sardina freskue lanarekin. Horren ostean Alta Gama zirku taldeak Mentir lo mínimo egingo du.
Egun guztietako ikuskizunak, taldeak, ordutegiak eta tokiak ikusteko, egin klik hemen.