ARTEA

“Guernicarik gabeko Gernikaz”

Espazioaren barrea (Guernica). José Ramón Amondarain izeneko erakusketaren harira, Bernardo Atxagak, J.R. Amondarainek eta Dani Castillejok Guernicarik gabeko Gernikaz hausnartuko dute gaur, hilaren 16an, San Telmo Museoan.

Espazioaren barrea (Guernica). José Ramón Amondarain erakusketa dela eta (otsailaren 25era arte egongo da zabalik), artistak berak, Bernardo Atxaga idazleak eta Daniel Castillejo Artiumeko zuzendari eta erakusketaren komisarioak katalogoko tesia aurkeztuko dute Gernika sin Guernica mahai-inguruan. Bertan, irudi artistikoen erabilerak dituen mugez, eta plagio, oroitzapen eta ikerketa artistikoaz ere hausnartuko dute.

Museoaren arabera, “proposamena ikerketaz eta sortzeko mekanismoez mintzo zaigu, baina aldi berean ezintasun bat erakusten digu, hain zuzen ere, zenbait alderdi eta garapen piktoriko erakusteko ezintasuna, jabetza intelektualari buruzko egungo legeen interpretazioa dela-eta. Espazioaren barrea (Guernica) oroimenetik, esperientziatik eta ezagutzatik abiatzen den gogoeta kontzeptual bat da, artea praktikatzeko dauden bide ugarietan pentsatzeko aukera, joan den mendeko sinbolo indartsuenarekiko, ikusizko subkontzientean sakonen sartu den obrarekiko, Picasso-ren Guernica-rekiko, harremanean”.

Erakusketaren inguruan, museoak hainbat jarduera antolatu ditu. Hala, gaur, J.R.Amondarain (artista), Bernardo Atxaga (idazlea) eta Dani Castillejo (Artiumen zuzendaria) bilduko dira. Beste aldetik, bisita bereziak ere (arte munduko pertsona ezberdinekin eta musikarekin) antolatu dira. Familientzako tailerrak ere ez dira faltako.

Informazio guztia: San Telmo

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button