IKUS-ENTZUN

“Good things await” dokumentala pantailaratuko dute Elorrion eta Basaurin

Phie Ambo zinegile daniarrak 2014an estreinatutako Good things await dokumentala pantailaratuko dute gaur, Elorrioko Iturri kultur Etxean, 17:30ean. Nekazaritza biodinamikoan aritzen den Niels Stockholm 79 urteko baserritarraren inguruko lana da. Filma, hain zuzen, martxoaren 14an hasi eta Euskal Herriko hainbat herritara zabalduko den Ekozinemaldia jaialdian ere ikusi ahalko da: Basauriko Social Antzokian, martxoaren 15ean.

Elorrioko Iturri Kultur Etxearen arabera, hauxe kontatzen du filmak: “(Niels Stockholm) Kopenhageko iparraldean egiten du lan Rita emaztearekin batera. Bere bizi-filosofia, gizakiak eta lurrak unibertsoarekin duten loturan oinarritzen da; arrazoi horregatik eta kosmosarekin gehienezko harmonia lortzeko bere jangaiak ilargi-egutegiarekin erabat sinkronizatuta lantzen ditu”.

Hala, bere produktuak munduko jatetxea prestigiotsuenetan jan daitezke, tartean, Kopenhageko NOMA jatetxean. Halere, agintariek ez dituzte biodinamikaren printzipioak begi onez ikusten.

Filmak hainbat sari jaso zituen iaz; esaterako, Frantziako Fife jaialdian sari nagusia irabazi zuen, eta AEBetako Full Frame Jaialdian, Duke Environment saria.

Informazio gehiago: elorrio.net.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button