IKUS-ENTZUN

“Momiak” filma Euskal Herriko zinema-aretoetan ikusgai

Zinema Euskaraz programak Momiak filma estreinatuko du gaur berton, Euskal Herriko zinema-aretoetan. Yuku eta Himalaiako lorea lanaren ostean dator film hau, Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren barruan.

“Euskal zinema-sektoreari laguntzeko apustuari helduz, haur eta gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketa bultzatzen du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak, eta euskara sustatzen du zinemagintzan”.

Momiak filmak hauxe kontatu nahi du: “Lurraren erraietan momien hiria dago! Inperioaren aginduz, Nefer printzesak Thurtekin ezkondu behar du, gurdien auriga ohi batekin. Ez batak ez besteak ez dute ezkondu nahi; Neferrek askatasuna irrikatzen duelako, eta Thutek ezkontzeari alergia diolako. Baina jainkoen asmoak ezeztaezinak dira: Thutek Neferrekin ezkondu eta faraoiak eman dion errege eraztuna zaindu beharko du. Horri zerbait gertatuko balitzaio, Thutek begiak eta mihia galduko lituzke. Bitartean, gure munduan, Lord Carnabyk indusketa arkeologiko bat egin eta gauza berezi bat aurkitzen du: Egiptoko errege-ezkontzako eraztun bat! Thut gizakien mundura joan behar da hura berreskuratzera. Ondoan Sekhem, 12 urteko anaia, bere krokodilo maskotarekin, eta Nefer ditu. Elkarrekin abentura handi bat biziko dute Londres modernoan, eta beren asmoetan sartzen ez zen zerbait deskubrituko dute: maitemintzea zer den.”

Filma honako aretoetan proiektatuko da: Sade (Donostia), Getxo Zinemak, Gran Zinema Zugaza (Durango), Golem Alhóndiga (Bilbo), Golem La Morea (Iruña), Gorbeia (Gasteiz), Niessen Errenteria eta Florida (Gasteiz) zine-aretoetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button