BESTELAKOAK

“Aranoa eta Guezalaren Gernikak”

Bizkaiko Foru Aldundiak, Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoan, Aranoa eta Guezalaren Gernikak erakusketa aurkeztu du. Lanak irailaren 14a bitartean ikusi ahal izango dira.

Gernikako bonbardaketa ikuspuntu desberdinetatik gogoratzen jarraitzeko, Euskal Herria Museoak orain zazpi urtetik ona prestatu duen proiektuari erantsi zaio Juan de Aranoa eta Antonio de Guezalaren erakusketa hau.

1937ko apirilaren 26ko Gernikaren bonbardaketaren ostean, izugarrikeriaren kontrako erantzun artistiko asko nabarmendu ziren. Obra famatuena, Pablo Ruiz Picassok egindakoa da, baian badira beste asko. Testuinguru honetan lan egin zuten hainbat euskal artista bikainek, euren artean, Antonio de Guezalak (1889-1956) edo Juan de Aranoak (1901-1973).

Nabarmentzekoa da, 1972an, hil baino urte bete lehenago, Juan de Aranoak momentu horretako biolentzia margotu zuela, tragedia bera disimulurik gabe irudikatuz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button