ARTEA

Gizarte-arauetatik ihes egite bat

Elena Jimenezek Bere pisuz eroraraztea erakusketa paratu du Iruñeko Ziudadelako Labera aretoan. Ekainaren 27ra bitartean makina bat pieza artistiko ikusi ahalko dira.

Erakusketaren ardatza aretoaren kupulatik behera doan irudi nagusi batek osatzen du, eta hari laguntzen diote aretoaren gainerakoan dauden proiekzioek eta soinuek. Pieza horren helburua, “etxeko piezak erabiltzeari esker, konbentzionaltasunekin amaitzea da, errepikapenean oinarritutako proposamenen bidez”.

Pieza nagusiak Ezin dut esan inoiz hutsik egin ez dudanik multzoa du lagun, “ontziteria baten suntsipena erakusten duen ikus-entzunezko proposamena. Ez dira etxeko objektu aseptikoak, inprimatutako dekorazio berezia baitute, gertuko horman ikus daitezkeen orbainekin berreraikita dagoena”.
Hortaz, Elena Jimenezek gizarte-arauetatik ihes egite bat irudikatu nahi du objektuen bidez. Artistak gizarte-arauak eta nik ez dut inoiz hutsik egin ildoa ere apurtu nahi ditu, eta “bilatu pertsona bakoitzak ez erantzutea besteok harengandik espero duten horri baizik eta ezarritako ereduak haustea”.

Piezen bidez, “erresistentzia fisikoen ezaugarriak erakusten ditu, eta horiek kolpe batez, erorketa batez edo beste mota bateko eraso batez zatituak izateko gaitasuna. Eta puskekin hausturaren tentsioa irudiztatzen du, liskar baten, gerra baten, sentimenduekin lotutako lasaitu baten eta frustrazio baten ondorengo hondarrak edo hondakinak”.

Elena Jimenez arte plastikoetako goi mailako teknikaria da, eta azken urteetan hedatutako grafikoen inguruko prozesuen instalazioetan espezializatu da, baina bere ibilbidean zehar marrazketa, obra grafikoa, argazkigintza eta pintura ere landu ditu. Sari dezenteren jabe da eta egungo artearen inguruan egonaldiak eta ikerketa-lantegiak egin ditu, naziokoak zein nazioartekoak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button