ARTEA

Kudeaketa eta zuzendaritza artistikoa aztergai izango dute Bilbon

Euskal Herriko Unibertsitateak kudeaketa eta zuzendaritza artistikoaren gaineko ikastaroa egingo du uztailaren 4an eta 5ean Bizkaiko campuseko Bizkaia Aretoan, Uda Bizbak Udako Ikastaroen baitan.
Sormen programazioa zuzeneko arte garaikideetan izenburupean egingo den ikastaro hau Bilboko Alondegiko Fernando Perezek eta Rakel Esparzak zuzenduko dute.

Uztailaren 4ko jardunaldia 9:30ean hasiko da Arte gramo batek pisatzen duena. Kudeaketa artistikoa, konpromisoaren eta erantzukizunaren artean izeneko hitzaldiarekin. Francesc Casadesus  Mercat de les Flors-eko zuzendaria izango da hizlaria.

Gero, 10:45ean, Teatro Real-eko zuzendari Gerard Mortier Zuzendaritza artistikoa XXI. mendean izenburuko berbaldia zuzenduko du. Eguerdian, halaber, mahai-ingurua izango da Euskadi: Sormen programazioa? gaiaren inguruan. Bertan Artium museoko, La Fundicioneko eta Donostia 2016ko ordezkariek parte hartuko dute. Eguna amaitzeko, 16:30ak aldera, sormen programazioaren inguruko esperientziez arituko dira. Mateo Feijoo artista eta gestore kulturalak moderatzaile lanak egingo ditu.

Feijook, halaber, bigarren eguneko, uztailak 5, egitaraua zabalduko du Zuzendaritza artistikoa. Sormen prozesua izeneko hitzaldia dela medio, 09:30ean. Gero, 10:45ean, Veronique Ferrero Festival des Arts jaialdiaren ordezkariaren txanda izango da Artistaren eta publikoaren artean hitzaldiarekin. Amaitzeko, 12:15ean, ikastaroko bigarren mahai-ingurua izango da, eta Administrazio publikoa. Posiblea al da berrikuntza eta sormena? gaia izango dute hizpide.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button