Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen saioa Urretxun jokatu zen joan den astean. Andoni Rekondo Izagirre nagusitu zen bertan. Berarekin batera Ane Zuazubiskar Iñarra, Antton Aizpurua Aldape, Jon Gurrutxaga Urbieta, Mikel Iturriotz Etxaniz eta Unai Mendizabal Jauregi aritu ziren.
Bigarren saioa Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean jokatu zen. Kasu horretan puntu gehien bildu zituen bertsolaria Amaia Iturriotz Etxaniz izan zen. Berarekin Aitor Zubikarai Salegi, Aner Peritz Manterola, Iñigo Mantzizidor Larrañaga, Manu Goiogana Bengoetxea eta Oier Etxeberria Zubimendi aritu ziren.
Asteburu honetan izango dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hurrengo saioak: Lazkaon, irailaren 21ean, eta Elgoibarren, irailaren 22an.