ESZENA

Gilkitxaro antzerki taldearen lan berriaren maiatzeko bira

Alperrak, Tunanteak, Maleanteak piezarekin Gilkitxaro antzerki taldeak bira bat egingo du maiatzean. Hala, lan berriarekin Plentzian izango da maiatzaren 16an, Ozaetan maiatzaren 23an, Bilboko Kafe Antzokian maiatzaren 27an, eta Iurretan maiatzaren 30ean.

Bilboko Lautan Hiru Jaialdiaren laguntza jaso zuen lan horrek eta bertan estreinatu zuten. Piezak behartutako lan produktibistarik egin gabe ustezko paradisua aurkitzeko ametsa duten hiru inurriren komeriak biltzen ditu piezak. Memorian eta historian arakatuz, gozamenaren aldarrikapena eta anormaltasunaren apologia egiten duen komedia da Alperrak, tunanteak eta maleanteak.

Lanaren korapiloa hauxe duzue:  Pili, Mili eta Willi exiliatutako hiru inurri dira. Normalitatera bidaia egin nahi izango dute, derrigorrezko lanik ez dagoen lekura bidaia, ustezko paradisura, alegia. Baina normalitatea, formalitatea omen da, kondena. Hiru inurri hauek beti pentsatu izan dute pertsonen bizimodua demasekoa dela, idealizatuta izan dute bi hanketako ugaztun hauen unibertsoa. Baina gizakion mundura iritsi bezain pronto aurreiritzi guztiak eroriko zaizkie.

Gozamenaren aldarrikapena eta anormaltasunaren apologia egin nahi du antzezlan labur honek. Bizi dugun jendarteak produktibistak izatera behartzen gaitu, arnasa hartzeko tarterik gabe, hausnarketan erortzeko tentaziorik gabe; behartuak gaude klik azkar egin eta ezertan sakondu gabe denari erreakzionatzera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button