BESTELAKOAK

Zarauzko XXXI. Argazki Rallya

Zarauzko Argazkizale Elkarteak antolatu du rally hau apirilaren 29rako. Betiko legez, argazki digitaletarako izango da, kalitate goreneko JPG formatuan. Zarautz, Getaria, Mia, Elkano, Zarautz ibilbidean atera behar dira lanok.

Partaide bakoitzak gehienez 50 argazki atera ditzake, lehen argazki-kontroletik hasita. Argazkiak Rallyaren amaieran PC batetan deskargatuko dira. Izen-ematea,  Zarauzko Argazkizale Elkartearen egoitzan (Zumalakarregi 16, 2. Solairuan) goizeko 09:00tatik 10:00ak arte egingo da.

Partaide bakoitzak gai bakoitzari buruz argazki bana aukeratuko du eta e-mail bidez,  maiatzaren 6a baino lehenago hona bidali beharko du, partaidearen zenbakia eta gai bakoitzeko argazkiaren zenbakia adieraziz.

Saritutako argazkiak antolatzaileen esku geratuko dira; hauek argitaratzeko eskubidea edukiko dutelarik, beti ere egilearen izena agerian jarriz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button