ARTEA

“Getxophoto” jaialdiaren azken egunak

Getxophoto Nazioarteko Irudi Jaialdia azken egunetan da, izan ere,igandean amaitu egingo da.
Aurten, Imajinatu lelopean, jaialdiak “bizitzari zentzua emateko orduan irudimenak duen rola eta irudiek horretarako eskaintzen dituzten aukerak” aztertu ditu.

Getxophoto jaialdiaren ezaugarri nabarmenena espazio publikoaren defentsa sutsua da, topaleku, elkar ezagutzeko eta esperimentatzeko, jolasteko eta ospatzeko gune gisa.
Hogei artista inguruk (herrialde hauetakoak: Suitza, Bolivia, Mexiko, Erresuma Batua, Brasil, Kolonbia edo Turkia) beren obra erakutsi dute beste hainbeste erakusketetan edo instalaziotan (gehienak aire zabalean) hiriko hiru ardatz nagusitan: Algortako erdigunean, Ereaga hondartzako pasealekuan eta Romo Kultur Etxean. Getxophotok beste hiru erakusketa-areto gehitu ditu: Punta Begoña galeriak, Algortako kasinoa, eta Daduena etxeko fatxada (Portu Zaharrean).
Jaialdiak Internet kultura bisuala garatzen den beste espaziotzat jo du eta, hori dela eta, programazio digital zehatza eskaini du. Gainera, Getxophoto jaialdiak genero berdintasunaren aldeko konpromisoa hartu du, intersekzionalitatearen ikuspegitik. Generoa eta estu lotutako beste gai batzuk izan dira kontuan, hala nola klase soziala, adina, sexu-genero nortasuna, sexu orientazioa edo arraza.

Azkenik, jaialdiak hezkuntza programa partehartzailea garatu du, eta elkarrizketak, bisita gidatuak, aurkezpenak, esku-hartzeak, proiekzioak, tailerrak eta gaueko ibilbideak antolatu ditu.

Azken egunetako jarduerak ikusteko, egin klik hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button