MUSIKA

Rockein jaialdiak baditu bere finalistak

Rockein jaialdiak baditu kategoria nagusiko finalistak. Honako hauek dira: Ben Santana diziplina anitzeko artista bilbotarra (trap, rap, hip-hop); Lova Lois, Lola González Guerricaechebarria Astrabuduako rapera, poeta eta kantautorearen alter egoa; eta Nun, Arian Herrero kantautore gasteiztarraren bakarkako proiektua.

Beste hiru talde finalista hauek Tokiko artistarik onenari saria lortzeko aukera izango dute: Empire Of Disease metal boskotea; Islabat, Asier Olabarrietaren rock intimista; eta Sweet Rage, azken belaunaldiko metal seikote bizkaitarra. Gainera, Lova Loisek eta Nunek Eskarabilera saria jasotzeko aukera izango dute, eta Nunek eta Islabatek, ostera, Euskarazko Artistarik Onenari saria. Ohi bezala, Rockeineko 4 kategorien irabazleen izenak (Artistarik onena euskaraz eta Eskarabilera saria, barne) finalean bertan jakinaraziko ditu epaimahaiak.

Finala azaroaren 18an izango da, larunbatez, Basauriko Social Antzokian. Sarrera doakoa izango da eta publikoa zutik egongo da.

Rockeinen 11. edizioan izena emateko epean 191 artistak eman dute izena. Lehiaketa musikala Basauriko Udalak antolatzen du, Arrigorriaga, Galdakao eta Laudioko Udalen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, eta Euskal Autonomi Erkidego eta Nafarroako bakarlari eta taldeei zuzenduta dago.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button