MUSIKA

Getxoko 48. Nazioarteko Jazzaldiak izen-ematea zabaldu du

Getxo Kulturak Getxoko 48. Nazioarteko Jazzaldiaren 2025eko Talde Lehiaketarako deialdia abian jarri du.

Jazz musika jotzen duten edozein joera edo estilotako talde guztiek parte hartu ahalko dute. Lehiaketan parte hartuko dutenek 30 urte izan ahalko dituzte gehienez (2025ean egindakoak) eta izen-ematearen unean egiaztatu beharko da.

Hautaketa-batzorde batek izena eman duten talde guztien artean lau aukeratuko ditu eta talde horiek 2025eko uztailaren 2tik 5era bitartean arituko dira bertako jazzaldian.

Lehiaketa horretan honako sariak banatuko dira: Lehen saridunarentzat 4.500 euro, CD baten edizioa eta garaikurra; bigarren sariak 1.900 euro eta garaikurra banatuko ditu; eta bakarlari onenarentzat, 950 euro eta garaikurra.

Izena-emateko epea 2025eko otsailaren 14an amaituko da.

Jakingarri guztiak hemen kontsultatu ahal dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button