MUSIKA

“Bilbo Blues Festival” jaialdi berria egingo da udan Bilbon

Bilbo Blues Festival jaialdi berriaren lehenengo edizioa uztailaren 29, 30 eta 31an egingo da, Bilboko Areatzan. Formatu txikiko emanaldi akustikoek osatuko dute programazioa, non Bob Stroger, Kim Johnson, Mike Avery, Kenny Smith, Billy Flynn, Piano Willie eta Joey Saye artistak arituko diren.

I. Bilbao Blues Festivalak helburu bikoitza du: “bluesa maite duen publikoak Europako biretan normalean parte hartzen ez duten artistez gozatzea, eta genero hori -rock, pop, indie, soul eta beste batzuen oinarri dena- deskubritzen laguntzea oraindik ere ondo ezagutzen ez dutenei”.

Diogun moduan, hainbat kontzertu programatu dira, baina kontzertu nagusietako bat Chicagoko All Stars-arena izango da; bertan, iparramerikar hiri horretako hainbat blues-musikari ospetsuk (goian aipaturikoak) eszenatokia konpartituko dute.

Lehenengo edizio hau aire zabalean egingo da osorik, eta bere programazioan haurrei zuzendutako kontzertu pedagogikoak, eta emakumeei eta bluesari buruzko hitzaldi bat ere ondu dira.

Eszenatoki nagusia Areatza izango bada ere, hiriko beste bazter askotara iritsiko da, “New Orleanseko estilo peto-petoan, dixie bandek han-hemenka egingo dituzten kalejirei esker”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button