IKUS-ENTZUN

“GetxoExpress” film laburren lehiaketaren bosgarren edizioa

GetxoExpress film laburren lehiaketaren bosgarren edizioa aste honetan egingo da, eta  ekimenaren inguruan makina bat jarduera antolatu dira urriaren 21etik 25era bitartean. Programazioa aurrez aurre eta streaming bidez haizatuko da.

Lehenengo bi egunetan, urriaren 21ean eta 22an, GetxoExpress Pro izango da, eta parte-hartzaileek “onenengandik ikasteko eta esperientziak partekatzeko aukera izango dute”, Romoko Kultur Etxean. Inge Saez adituak eskainitako networking jarduera batekin hasiko da ekimena. Ondoren, 19: 00etan, film laburren proiekzioa ondu dute, eta Gorka Vazquez, Elena Saenz eta Aranzazu Calleja hizlari izango dira Borja Crespok moderatuko duen solasaldi batean. Hurrengo egunean, urriaren 22an, 11:00etan, Moriarti Produkzioak ekoiztetxeko kideek masterclass bat eskainiko dute, “lan egiteko moduez eta filmaketetan eta ikus-entzunezko proiektuetan talde-lanak duen garrantziaz arituko dira”.

GetxoExpress film laburren lehiaketa urriaren 23an, ostiralean, hasiko da, 18:00etan. Une horretatik aurrera, parte hartuko duten 25 taldeek 42 ordu izango dituzte film labur bat ekoitzi eta entregatzeko. Film laburren emanaldia eta sari banaketa 18:00etan izango da Andrés Isasi Musika Eskolan. Irabazten duen film laburrak 1.000€-ko saria eskuratuko du.

Aste osoan, urriaren 21etik 25era, lehiaketaren webgunearen bidez, ikusleek GetxoExpress TVra konektatzeko aukera izango dute. Horren bidez, lehiaketaren eduki guztiak eskainiko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button