ESZENA

“Titirijai”, Tolosako Nazioarteko Txotxongilo jaialdiaren eskutik

Asteburutik abaian da Titirijai, Tolosako Nazioarteko Txotxongilo jaialdia, eta datorren abenduaren 1era arte luzatuko da oraindik.

Aurtengoan ere maila handiko nazioarteko ikuskizunak jasoko ditu egitarauak. Hala, Katalunia Txekiar Errepublika, Zaragoza,  Danimarka edota Italiako konpainiak elkartuko dira jaialdian, beste batzuen artean.

Gaurkoan, Topic aretoan, Tro Heo konpainia frantsesaren  La mano con moscas benetako gertaera batean inspiratutako helduentzako emankizuna eskainiko da. Javier Garcia Tebak gizon baten istorioa kontatzen digu, bere esku berriarekin gatazkan dagoen gizonaren istorioa, hain zuzen.” Elkarrekin bizi beharra egoera eutsiezinean bilakatuko d eta asaldurara eramango du harreman hori.  Horretarako, pertsonaiaren pentsamendua bikoiztuko du, hau da, nork bere buruarekin duen borroka sakona sortuko du. Bi izaki autonomo agertuko zaizkigu, nortasun propioa dutenak, batak bestearen kontrola eskuratzeko lehia betean”.

Bihar,  Zaragozatik  datorren Teatro Arbolé izango da konpainia protagonista eta Jose Saramago idazle izan zenaren testuan oinarritutako Cain de Saramago obraren estreinaldiarekin dator. Gazte zein helduentzat, Iñaqui Juarezek zuzendu eta egokitutako lana da honakoa, bere ukitu artistikoa duena. Izan ere, txotxongiloaren eta antzerkiaren mundua uztartzen ditu obran, konpainiaren 40 urteetan jasotako eta lortutako eskarmentuaren eraginez sortutakoa. Aktore eta txotxongiloak tartekatzen ditu lanak, antzerki garaikideari txotxongiloen ikuspegia erantsi nahi diona. Eszenaratzerako orduan, 131 panpinek ematen diete bizia Itun Zaharreko pertsonaiei. Horretarako, sei aktore-txotxongilo eta bi ardi topatuko ditugu oholtza gainean.

Datozen egunotan, Logroñoko El Patio Teatro konpainiaren  Hubo obra; Onírica Mecánica konpainiak Alicia y las Ciudades Invisibles lana eta Javier Arandak, Vida ikuskizuna ere oholtzaratuko dira.

Era berean, azaroaren 25, 26, 27 eta 28an, Udazkeneko Eskola egingo da eta nazioarteko hainbat bilera egingo dira bertan. Alde batetik, txotxongiloen Museoen Nazioarteko Sarea eratu da eta, bestetik, txotxongilo artista gazteen profesionalizazioa bultzatuko da.

Aurreko urteetan bezala, Titirijaik Eibarrera, Ordiziara, Pasaiara, Sestaora eta Donostiara bidaiatuko du bere ikuskizunekin. Izan ere Pasaian, ikuskizun hauek eskainiko ditu  Pasaiako Nazioarteko 26. Txotxongilo Jaialdiak antolatu duen egitarauak.

Tolosako Titirijai Jaialdia 37. edizioko informazio guztia, hementxe duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button