ESZENA

Gerraondoa bizi zuten lau andrazkoren lekukotzak

Bilboko La Fundicionek bideraturiko Txotx Uztailean programaren barruan, uztailaren 23, 24, eta 25ean,  20:00etan, Bea Insak Contado por ellas izeneko obra aurkeztuko du. Ikusgarriak antzerki testuala, bideoa, performancea eta ikusleekin zuzeneko elkarrizketak bilduko ditu.

“Nire birramona espetxera eraman zuten, hilabete bitan, bere etxetik seiehun kilometrora, bere hiru alabak bakarrik utzita. Antzerki-lana egiteko, gerraren amaiera eta gerraondoa bizi zuten lau andrazkoren benetako lekukotzak hartu ziren oinarritzat. Bi Ondakoak (Castello) dira, lan honetako egilearen jaioterria, eta beste bi Bilbokoak dira.”

Ikuskizun honek emakumezkoei egindako omenaldia izan nahi du, “erregimenak eredu femenino errepublikanoa demonizatzeko ezarri zuen errepresio handiaren helburu izan zirelako”.
Lanaren sorburua hainbat esparrutan oinarritu da, izan ere, elkarrizketetatik abiatu zen, bai eta Amalia Rosado kazetariaren Lo que fue de ellas eta Ximo Huguet-en Del soroll al silenci (Zaratatik Isiltasunera) liburuetan oinarritu ere.

Lan horrek “babeslekuen bizitza kontatzen digu bonbardaketetan, emakumezkoen bizitza espetxeetan, emakumezko langilea gerraondoan, errepresioa…”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button