MUSIKA

“EH3 Soundz”, euskal herriko hip hop eta reggae musikaren bilduma

Asier EH3k EH3 Soundz bildumaren ale berri bat sareratu berri du. Dozena bat kanturekin osatu da bilduma, eta Euskal herriko hip hop eta reggae eszenaren lagin interesgarria da.

EH3 Soundz Vol.3.5 izenburuarekin sareratu du Asier EH3k bere bilduma berria. Kantuen harira, Norte Apacheren Hazi berriak entzun daiteke, baina baita Mikel Laboaren Haika mutil sanpleatzen duen Gatom taldearen Badu bere xarma.

Kodigo Norte (Eutsi), Zesura Euskal Rap (Hirugehilaubatda) edo La Basu (Trakamatraka) dira bildutako beste izen batzuk. Basuren Trakamatraka kantu hori piano hotsekin hasten da, eta gero, emakumezko ahotsekin jantzitako doinu bizi bihurtzen da, energia dantzagarriz betetakoa.

Diskoa entzuteko eta eskuratzeko: euskalhhh.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button