BERTSOTAN

Gorka Ostolaza onena Bizkaiko Txapelketan

Mallabiako frontoiko giro beroan, Gorka Ostolaza onena izan zen, eta hala, finalaurrekoetarako txartela lortu du markina-xemeindarrak.

Josi-Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren laugarren kanporaketan Arrate Illaro, Eneko Arrate, Gorka Ostolaza, Malen Amenabar, Nerea Ibarzabal eta Peru Vidal bildu ziren.
Ariketa guztiak egin ostean, Gorka Ostolazak lortu du puntu gehien batzea, 379,5 puntu. Atzetik Nerea Ibarzabal (353), Peru Vidal (344), Arrate Illaro (343), Eneko Arrate (333,5)  eta Malen Amenabar  (332,5) sailkatu ziren.

Horrela, finalaurrekoetarako txartela lortu du markina-xemeindarrak, eta azaroaren 30ean Urdulizen kantatuko du. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button