LITERATURA

Literatura irakurle taldeak, Donostian, Bilbon eta Gasteizen

Makina bat irakurle taldek 2013ko egutegia iragarri dute. Guk, Donostia, Bilbo eta Gasteizkoak aukeratu ditugu, baina badira Euskal Herri osoan hainbat herritan barreiatutakoak ere.

Hala, Donostiako Udal Liburutegiko irakurle taldea hilean behin elkartzen da eta bertan Iñigo Aranbarri idazlea aritzen da gidari. Esate baterako, gaur bertan, David Vannen liburu bat izango dute aztergai; Juanjo Olasagarrek itzuli eta Denonartean argitaletxeak plazataratu duena: Sukkwan irla.
Gipuzkoako hiriburuan beste bi zita izango dira datozen hileetan: otsailaren 25ean, Jon Alonso, Zintzoen saldoan (Txalaparta), eta martxoaren 18an, Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Bitan esan beharra (Alberdania).

Halaber, Gasteizko Kultur Etxean elkartzen den kluba Iban Zaldua idazleak koordinatzen du, eta ekaina bitarteko egitaraua iragarri dute, eta ondoko liburuak izango dituzte hizpide: otsailaren 28an, Alice Munro, Zorion handiegia (Meettok); martxoaren 21ean Pello Lizarralde, Orbanak (Erein); apirilaren 25ean Ian McEwan, Hoben-ordaina (Igela); maiatzaren 30ean, Sergi Pàmies, Limoi bat imintziorik egin gabe jaten baduzu (Txalaparta); eta, azkenik, ekainaren 27an, Rikardo Arregi, Bitan esan beharra (Alberdania).

Amaitzeko, joan den urtean abiatu zen literaturaren irakurzaletasuna sustatzeko kluba Bilboko Bidebarrieta Liburutegian. Eratu zen taldetxoa gidatzeko Beñat Sarasola idazle gaztea animatu zen.
Aurten ez da katea eten egingo, eta honezkero, badakizkigu zeintzuk liburu dituzten irakurtzeko. Gainera, talde horretan apuntatzeko gogoa izanez gero otsailaren 6tik 16ra duzue tartea.

Geroko saioak, otsailaren 21etik ekainaren 6ra bitartean gauzatuko dira. Hortaz, Bidebarrieta liburutegiko aurtengo programazioa honakoa duzue: Otsailak 21: Jon Alonsoren Zintzoen saldoan.
Matxoak 7: Arrate Egañaren Paradisua.
Martxoak 21: Pello Lizarralderen Orbanak, (autorea bertan egongo da)
Apirilak 11: Birgit Vanderbeke-ren (Ainhoa Irazustabarrena) Muskuiluak afaltzeko.
Apirilak 25: Lourdes Oñederraren Eta emakumeari sugeak esan zion.
Maiatzak 9: Rikardo Arregi Díaz de Heredia Bitan esan beharrekoak, (autorea bertan egongo da). 
Maiatzak 21: Karlos Linazasororen Bertan goxo.
Apirilak 6: Itxaso Araqueren Damutzen ez direnak, (autorea bertan egongo da).

Interesa izanez gero telefono honetara deitu ahal duzue zuen izena emateko: 944162988.

Irakurle taldeei buruzko informazio gehiago jaso nahi izanez gero, sartu uberan.org webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button