IKUS-ENTZUN

“Comète” sareari buruzko filma, Donostian

Alemania naziaren erasoetatik bizirik ateratzen ziren aliatuen pilotuei babesa eman zien sarea izan zen Comète. Hala, Bidasoako muga zeharkatzeko laguntza jaso zuten hainbat pilotuk, Britainia Handirako bidea hartu baino lehen.

Espainia, Belgika eta Frantziak ekoitzia, Iurre Telleria eta Enara Goikoetxeak Azken Bidaia dokumentala filmatu dute, elkartasun-sare hura osatu zutenen berri emateko. Filma, asteazkenean aurkeztuko da, Donostiako Antzoki Zaharrean, 19:00etan.

Emanaldian bi zuzendariek, filmeko partaide batzuk eta Juan Carlos Jiménez de Aberasturi historialaria eta ikerlariak parte hartuko dute. Joxean Fernéndez Euskadiko Filmategiko zuzendariak zuzenduko du solasaldia.

Donostia Kulturak jakinarazi duenez, “Donostia giltzarri izan zen laguntza eta ihes sarearen antolaketan eta funtzionamenduan. Sare horretan, Estatu golpe frankistaren ostean errefuxiatu behar izan zuten gizon eta emakume euskaldun askok lagundu zuten gida gisa. Gainera, familia donostiar ugarik pilotu horiei euren etxeetan babesa eman zieten, sare konplexu eta arriskutsuaren partaide izanik”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button