ARTEA

“Gazte Klik Klak” ekimenaren erakusketa, Gasteizen

14-25 urteko gazteei zuzendutako Gazte Klik Klak argazki eta ikus-entzunezko lehiaketaren hamabosgarren edizioko lan irabazleak eta aukeratuak erakusketa batean izango dira ikusgai gaurtik eta otsailaren 13ra arte Gasteizko LABE Gazte Laborategian.

Ekimen honen edizio berriak zaporeak izan ditu ardatz, “zentzumenak pizteko eta arimarekin dastatzen denari eta irudietan proiektatzen denari buruz hitz egiteko proposamenak bilatzeko”.

Erakusketan Sua Cangaren Los sabores de mi casa, Nora Lafuenteren El sabor de lo efímero, Louisette Cristine Plazaolaren Sabores de la infancia eta Jone Carbajosaren Gazte zaporeak argazki-serie irabazleak ikusi ahalko dira.

“Belaunaldi baten artxibo sentsorial txiki bat proposatzen duten begiraden multzoa da. Bat-batekotasuna, jolasa, esperimentazioa eta nortasunaren bilaketa bateratzen dituen collage. Beste nolabait esanda, zaporeak, errealak zein asmatutakoak, zentzumenak pizten dituzten eta egoteko eta sentitzeko beste modu batzuekin konektatzen duten irudi nola bihur daitezkeen ikusteko gonbidapena”.

Show More

Related Articles

Back to top button