IKUS-ENTZUN

Gaztarotik helduarorako pausoak

Amorebieta-Etxanoko KINE Zineklubak hainbat film emanaldi ondu ditu hil honetarako eta otsailerako. Euskolabel zikloa astearteetan izaten ari da Zornotza Aretoan, iluntzeko 20:15ean. “Tokiko proiektuak, gure lurrean egiten diren lanen erakusgarri. Gainera, lehen eta hirugarren proiekzioetarako, Iratxe Fresneda eta Maider Oleaga gerturatuko dira, bakoitza bere lana aurkeztera”. Aurreko asteetan Irrintziaren Oihartzunak (Iratxe Fresneda, 2017) eta Pedaló (Juan Palacios, 2016) pantailaratu dituzte.

Datorren asteko asteartean, urtarrilak 23, Verabredung (Maider Oleaga, 2017) filma ikusteko parada egongo da.

Otsailean ere programazio zabala ondu du KINE Zineklubak. Heltzea, eta beste arazo batzuk izenburupean, gaztarotik helduarorako pauso nahasi horiek biltzen saiatzen diren hiru pelikula jaso dituzte. Bere ildoan bakoitza, ikuskera desberdinetatik abiatuta, baina munduan norberaren bidea ibili eta egitearen ideiari irudia jarriz.
Hau izango da otsaileko programazioa: otsailaren 6an, The Disaster Artist (James Franco, 2017); otsailaren 13an, Julia Ist (Elena Martín, 2017), eta otsailaren 20an, Tierra Firme (Carlos Marques-Marcet, 2017).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button