BERTSOTAN

Sahararen aldeko bertso saioa eta beste

Agin Rezola, Aitor Mendiluze, Angel Mari Peñagaricano, Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu eta Jokin Sorozabal bertsolariak arituko dira igandean, Bastero Kulturuneko ekitaldi aretoan, Sahararen aldeko bertso saioan. Gai jartzaile lanetan Joxe Manuel Oiartzabal arituko da. 

Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketak ere aurrera jarraituko du asteburuan hainbat tokitan (Oion, Gasteiz, Aramaio…).

Abra Sariketa ere martxan jarriko da Fadurako garagardotegian egingo den bertso-afariarekin. Endika Igarzabal, Txaber Ormazabal, Irati Majuelo, Xabier Igoa, Inazio Vidal, Maddi Ane Txoperena bilduko dira Miren Loizagaren agindupean.

Beste aldetik, Martxoan Bertsoa 2012 ekimenaren barruan bertso-kirol desafio umoretsua, eta bazkalostean bertso-desafioa egongo da Aizpurutxoko frontoian eta Itziar jatetxean. Bertsolariak Zumarraga-Urretxuko Bertso-Eskolakoak izango dira.

Hau eta gehiago hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button