
“Gertakizunen larritasunak bultza dezake soilik museo bat bere programazioa aldatzera. Gure testuinguruko edozein alderdi aldarazten duten erabakiek zilegiztatzen dituzte ustekabeko erantzunak”. Artium museoak The Gravity of Things deitu dio ingelesez abian dagoen erakusketari, eta euskaraz Gauzen larritasunak. Eta oso egokia da titulua.
Gauzen larritasuna aurkezteko, Artium museoak pisuzko lau arrazoi adierazi ditu: “Lehendabizi, gu ere bat ez gatozelako milioika eta milioika pertsonaren bizitzari dagokionez gertakizunak hartu duten bidearekin;. Bigarrenik, munduko arte garaikidearen museo errespetatuenetako batekiko elkartasunez, Estatu Batuen barrutik betatuen eta umiliatuen aldeko jarrera agertu baitu. Hirugarrenik, Artiumek beti izan duelako gizartearen aldeko bokazio garbia eta zentzu kritikoz eta sakonki bizi izan duelako oraina, eta azkenik, erabaki bidegabe eta jasanezin horiek eragindako gizataldeetako artisten lanak aurkitzeko adina zabala delako gure bilduma”.
Martxoaren 26ra bitartean ikusgai izango den erakusketan honako artisten lanak ikusi ahalko dira: Kcho, Artemio, Shirin Neshat, Siah Armajani, Alfredo Jaar, José Bedia, Regina José Galindo, Miguel Ángel Rios, Thonton Kabeya, Wilfredo Prieto, Akram Zaatari, Emily Jacir, Anibal López, Enrique Chagoya eta Rayyane Tabet.
Gehiago jakin nahi baduzue: Artium.



