MUSIKA

Gaur Xabi Aburruzagak bere musika eskainiko du Leioan

Gaur, hilak 27, eta Leioako Auditorium aretoan, Xabi Aburruzaga musikariak kontzertua egingo du, 20:30ean.

Aurrez aurre da Aburruzagaren seigarren proiektua. Zuzenean grabatutako lehena. Ibilbide emankorreko hogei urteen errepasoa egiten du bertan, eta aurreko bost diskoetako abestiek osatzen dute emanaldi bakar batean grabatutako lana.
Trikitia zoragarriaren bidez, Portugaletako musikariak munduan jarri du berriro begirada euskal folkaren bitartez. Ohiko taldeaz gainera, luxuzko gonbidatuak izan zituen, tartean, Unai Iturriagaren hitzaurrea, Xabier Zeberio eta Jose Urrejolaren presentzia garrantzitsua, Garikoitz Mendizabal eta Gorka Hermosaren txinpartak, Tanxugueiras galiziarren ahots indartsuak, bai eta Miren de Miguel, Gorka Urmeneta, Asier Ituarte, Javier Pérez, Abraham de Román, Iñigo Olazabal eta Argibel Euba ere.

Gaurko kontzertuan, Xabi Aburruzaga (trikitixa eta ahotsa), Eriz Pérez (gitarra akustikoa eta ahotsa), Jon Cañaveras (baxu elektrikoa, Koldo Uriarte (pianoa eta perkusioa), Aitor Uribarri (bateria, perkusioa eta ahotsa), eta Iñigo Olazabal eta Ruben Isasi txalapartariekin bilduko da.

Informazio gehiago: www.aburruzaga.eus

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button