BERTSOTAN

Gaur hasiko da Bertsolari Gazteen BBK Sariketa

Bertsolari Gazteen BBK Sariketak bertsolari gazteen plazaratzea du helburu nagusia. 1992an izan zuen lehenengo edizioa, eta aurten, beraz, 32 urte beteko ditu taldekako sariketa honek.

Gaur, azaroaren 4an, hasiko da sariketa, eta abenduaren 5ean amaitu. Aurten finala Zornotzan izango da.
Bertsolari Gazteen Sariketa taldean jokatzen den sariketa da, hau da, bertsolariek taldean hartzen dute parte. Bi multzotan banatuko dira taldeak: Gaztetxoak (A) 18 urtera arteko gazteak, eta Nagusiak (B) 25 urtera artekoak. A mailakoek, orain arte moduan, hirukoteak osatuko dituzte, eta B mailakoetan aldaketa egongo da, ordea, eta bikoteka hartuko dute sariketan parte.
A multzoan sei taldek hartuko dute parte, eta hiru kanporaketa, bi finalaurreko eta finala izango dituzte, eta B multzoan sei taldek hartuko dute parte, eta bi finalaurreko eta finala jokatuko dituzte..

Gaur goizean, Bilboko Urretxindorra Ikastolan, jokatu da XXXII. BERTSOLARI GAZTEEN BBK SARIKETEAren lehenengo saioa. Kantuan Xarmengarriak gira eta Sagutxo kaskarinak 2.0 taldeak egon dira. Saioako talde irabazlea Sagutxo kaskarinak 2.0 izan da, eta beraz, hurrengo faserako sailkapena lortu du. Xarmengarriak gira taldea, aldiz, zain geratu da puntuazioz sailkatzen den edo ez jakiteko.

Aupa gazteak!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button