BESTELAKOAK

Gaur, Alex Txikon Nontzeberri Zikloaren barruan

Urte honetan hainbat ekimen atondu nahi ditugu Nontzeberri Zikloaren barruan. Lehen hitzordua gaur, otsailaren 23an, izango da, goizeko 12:00etan, Alex Txikon alpinistaren eskutik. EDE Fundaziora etorriko da hitzaldi bat ematera eta berak garatuko duen gaia, kirola eta euskara izango da.

Gaur egun euskara oso garrantzizko gaia da kirolean, gazteek euskal erreferenteak behar dituzte gure lurraldean, kanpora bila joan ez daitezen. Txikonen nortasuna erakargarria da horretarako. Bertan alpinista lemoarrak kirolaren kultura eta hizkuntzaren autuarekin zer-nolako lotura dagoen azalduko du. Beste aldetik, bere ibilbide alpinistikoz ere jardungo du, bai eta jasangarritasunarekin edota elkartasunarekin dituen konpromisoez.

Harridurak natura bikainaren aurrean gure arreta guztia eskatzen du. Ingurumena funtsezkoa da gure bizitzan, eta datozen urteetan etorkizuneko belaunaldien sostengua eta oinarria izango da. Ingurune horrek bizirik dauden espezie guztien elkarrekintza prefektua biltzen du, Antropozeno izeneko honetan giza biziraupenari eragiten dioten eta eragingo dioten gero eta baliabide natural urriagoekin batera, edo, gure pentsamenduak norabide ekonomikoa aldatzen ez badu, haren balizko iraungipenarekin batera.

Batzuetan, harridura hori naturaren edertasunaren aurrean garatzen dugu, eta biodibertsitate horren parte garela jabetu egiten gara. Gaur egun, biodibertsitate horren azalera-eremu gutxiagok dute giza ukipenik.

Bestalde, espedizioak egiten, itsasoak edo basamortuak zeharkatzen ditugun kirolariak gara, aldi berean bizimodu bat ematen digun ingurumenaren gordintasunari aurre eginez.

Gure hizkuntza betidanik ekosistema horiekin batu gaituen antzinako lotura izan da, tradizioekin, abestiekin eta ahozko transmisioarekin, beste komunikazio-esperientzia batzuekin batera. Horrela, parametro horiekin gure bizitzaren zabaltasuna sentiarazten diguten jarduera biziak garatzen ditugu.

Ingurune horretan kirola enpresa berezia da. Hor, espazio horretan, pasioak mugitzen gaitu eta euskararekin komunikatzen eta deskribatzen dugu ikusten eta sentitzen duguna, horrela, bizirik garela sentitzeraino.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button