BESTELAKOAK

Gaur abiatuko da Nafarroako Komikiaren Azoka

Irailaren 6tik 29ra arte luzatuko da Nafarroako Komiki Azoka. Aurten bere 15. urtemuga ospatuko du, eta horrexegatik sorpresaz beteriko edizio bat izango da.

Egun hauetan guztietan makina bat jarduera antolatu dira publiko guztientzat: mahai-inguruak, tailerrak, bisita gidatuak, zuzeneko sorkuntzak, topaketak artistekin, liburu-sinatzeak, erakusleihoak, auto-edizio eta bigarren eskuko azokak…

Nafarroako Komiki Azokak bi egoitzatan (Civivox Condestable eta La Morea merkataritza-gunea) banatutako 10 erakusketa izango ditu: Cristina Narvalaz (Oxímoron), Candela Sierra (Procesos, finales y derivados), Riki Blanco (Libro de reclamaciones), Stéphane Levallois (La Metamorfosis de Kafka por Stéphane Levallois), Charlie Christensen (Arne Anka), … Gainera, bi erakusketa kolektibo programatu dira: Picasso Protagonista eta Salón Expres.
Azokaren hasierak Picasso izango du protagonista lehen asteburuan. Hala, gaur, ostirala, 17:00etan, Sagar Forniés artistaren zuzeneko interbentzio bat izango da Civivox Condestable aretoan. Sortutako pieza Picasso Protagonista erakusketan sartuko da. Geroago, 19:00etan, Asier Mensuro komisarioak eta edizio honetako hainbat artistak bisita gidatua egingo dute. Berrogei artista baino gehiagok hartu dute parte.

Jarduerak larunbat honetan, irailaren 7an, jarraituko du Kondestablen. 10:00etan, Sala Obeyak  Arte con superpoderes tailerra emango du. Eta 11:30ean, Legoko super heroien sormen tailerra egingo da Discover Bricks-en eskutik.

Gainera, alde zaharreko hogei bat establezimendu Itziar Repáraz, Bea Lostado, Pedro Osés, Paco Ramos, Laura Mateo, Cristina Navarlaz, Mikel Mendibil, Andrea Ganuza, Nacho Ignatus, Mikel Irure, Nicolás Aznárez, Jotajota Aós, Roberto Flores, Mónica Logar, Joseba Beramendi “Exprai”, Gorka Argandoña, Patxi Hurate “Zaldieroa”, Irati FG, Mikel Santos “Belatz”, Aritz Irigoien, eta Txema Esteban artistek egindako marrazkiekin apainduta izango dira.

Egun guztietako programazioa hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button