ESZENA

Gaur abiatuko da Bilboko “Kalealdia”

Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiaren XXII. edizioa gaur, hilak 28, hasiko da, nazioarteko 28 konpainiaren 58 emanaldiekin. Jaialdia ekinaren 28tik uztailaren 3ra ospatuko da, eta kale-antzerkia, clowna, dantza, arte-instalazioak edo zirkoko proposamenak bilduko ditu.

Bilboko Kalealdiako ikusgarriak bederatzi agertokitan ikusi ahal izango dira, hirian zehar banatuta: Casilda Iturrizar parkean, sei kokapenekin; gainera, Arriaga plazan, Areatzako kaian, Gasaren plazan, Areatzako aterpeetan, Bizikidetasun plazan, Epalza kalean eta Bizkaia Aretoa EHU-n.

Astelehen honetan izango da lehen ikuskizuna Casilda Iturrizar Parkean, Boni eta Juan Palomoren proposamenekin eta Karakoil Production-en El jardín de las mil y unas noches instalazio artistikoarekin. Horretaz gain, Rojo Telón, Delá Praká CÍA., Jean Philippe Kikolas eta Maite Guevara konpainiak ere arituko dira.

Azpimarratu behar da kartela osatzen duten 28 konpainietatik 12 euskaldunak direla, honakoak: Rojo Telón, Maite Guevara, Boni eta Juan Palomo, Amaia Elizaran, Hortzmuga Teatroa, La Pez Konpainia, Malas Compañías Zirko Taldea, Harrobi, Eva Guerrero CIA, Deabru Beltzak, Kolektivo Konika eta Ertza.

Horiekin batera, Bizkaiko hiriburura etorriko dira nazioarteko bederatzi konpainiak Frantzia, Portugal eta Brasiletik, eta Andaluziatik, Kataluniatik, Gaztela eta Leondik eta Madrildik ere.

Bilboko Udalak, beste behin, aisialdi eta kultur eskaintza irisgarria eta kalitatezkoa prestatu du uztail, abuztu eta irailerako, antzerkia, musika, zuzeneko arteak, magia, clown ikuskizunekin.

Egitarau osoa ikusteko: Kalealdia

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button