IKUS-ENTZUN

Gauaren, katuen eta jazzaren maitalea

Azkuna Zentroko Zinematekak, Pier Paolo Pasoliniren eta Luis Garcia Berlangaren zikloen ostean, Jean-Pierre Melvilleren atzera-begirakoa antolatu du urriaren 6tik abenduaren 16ra bitartean.

Ziklo honetan Nouvelle Vague-ren sortzaileetako bat izan zen egile horren hamar film pantailaratuko dira. Carlos Aguilar Gutiérrez historialari zinematografikoak deskribatu duenez, “misantropoa eta harroa, mitomanoa eta obsesiboa, muturrerainoko independentea, jazzaren, katuen eta gauaren maitalea”. Bere ondarea kultuko eta erreferentziako filmografia da zinema-zuzendari garaikide asko eta askorentzat. Gainera, zuzenduriko lanek ospetsu bihurtu zituzten Alain Delon, Lino Ventura edota Jean-Paul Belmondo bezalako aktoreak.

Zikloa hasteko, Melvilleren dokumental labur bat ikusiko da: 24 heures dans la vie d´un clown (1946) Eta horren ostean, Le Silence de la mer (1949) film luzea ere. Gero etorriko dira beste lanak: maisulantzat jotako Bob le flambeur (1956) lana, eta New Yorken kokatutako Deux hommes dans Manhattan (1959) filma. Bai eta Le doulos (1962), Le samuraï (1967), Le cercle rouge (1970) eta Un flic (1972) lanak ere.

Zikloaren gaineko datu zehatzak hemen topatuko dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.