IKUS-ENTZUN

“Animakom”, Bilboko Nazioarteko Animazio Zinemaldia, bihartik aurrera

Aste osoan, apirilaren 2tik 8ra, Bilboko Nazioarteko Animazio Zinemaldia garatuko da. Egun horietan nazioarteko animazio-zinearen aukeraketa zabala eta kalitatezkoa eskainiko da. Lehen Animakom Fest-en 600 film labur hartu ziren,  eta  III. edizioan, 1.200 jaso eta 600 aukeratu dituzte guztira. Zinemaldiak Bilborock izango du bere egoitza nagusia.

Egitarauak bi lehiaketa-ataletan bereizten diren proiekzioetan banatzen da (profesionala eta ikasleena), eta nazioartean nabarmenak diren jaialdien aukeraketa baten erakusketak ere tokia izango du. Beste aldetik, garrantzi berezia ematen zaie emakumeek zuzendutako proiektuei. Aurten, Animakom saria euskal emakume zinemagileek jasoko dute: Isabel Herguera, Izibene Oñederra, Begoña Vicario, Myriam Ballesteros eta Maite Ruiz de Austrik.

Egitaraua apirilaren 2an, martitzenean, hasiko da El Carmen aretoan, Fermin Muguruza zuzendariaren Black Is Beltza film luzearekin. Proiekzioekin batera eta jarduera gehigarri asko antolatu dira, eta formazio tailerrak, konferentziak eta profesionalei zuzendutako master class-ak programatu dira.

Ordutegia, filmen gaineko informazioa, eta bestelako datuak: Animakom

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button