ESZENA

dFERIAko XVIII. edizioa datorren astean hasiko da

Donostiako Arte Eszenikoen feria martxoaren 12 eta 15a bitartean izango da, bertako Imanol Larzabal aretoan ( Lugaritz K.E.), Gazteszenan ( Egia K.E.), Intxaurrondo Kultur Etxean, Antzoki Zaharrean, Victoria Eugenia antzokian eta bere Club Aretoan eskainiko den antzerkia eta dantza programazio erakargarriarekin bat eginez.

Gaur egun erreferente argia bihurtu da ekimen hau arte eszenikoetako profesionalentzat, eta harremanak estutzen jarraitzen du Latinoamerika eta Europako merkatuekin. Donostiako Feriak, areto programazioari eta etorri ohi diren programatzaileen ugariari esker, nabarmentzea lortu du. Programazioan eta produkzioan duen kalitatea da dFERIA ekimenaren ezaugarria.

Horrela, arte eszenikoen sektorearen topaleku nagusi bihurtzen da bost egunetan, eragileen arteko hartu-emanak sustatuz eta sektorearen beraren garapena erraztuz.

Lehen egunean, Rojo al agua (Kabia), Cantica II (Studio Emiliano Pellisari), Itzulera (Factoría de Fuegos), Rosmersholm (Gonçalo Waddington).
Gerokoen artean nabarmentzekoak dira Ali Baba eta 40 lapurrak (Borobil Teatroa), Sialuk hartz txikiaren bidaia (Compañía en la Lona), In corpore sano (Organik), Act of God (Ertza Teatro Danza) edo Arte-an (Dantzaz Konpainia).

Informazio guztiak ekimenaren webgunean dator bilduta.



Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button