LITERATURA

“Katuak jandakoa” Asel Luzarragaren azken lana

Gaur, Donostiako Udal liburutegiko Mandas Dukearen aretoan, Asel Luzarraga egileak Katuak jandakoa (Elkar) bere azken lan aurkeztu du Antxiñe Mendizabal editorearekin batera

Lanaren korapiloa honetaz datza: Iraultza eta Zigorrek jakin berri dute Ondarraten azken urteotan mihirik gabe jaiotako bi ume daudela. Harridurak eta jakin-minak bultzatu ditu ikertu eta eskolarako lan bat egitera. Horretarako, Bilbon bizi den aditu batekin egingo dute hitzordua, San Tomas egunean. Berehala jabetuko dira ematen duena baino korapilatsuagoa eta arriskutsuagoa dela gaia.
“Gizaki otzanak eta esanekoak behar ditu botereak. Hitza atera ezin duenak galtzen du erabakitzeko ahalmena.”

Enpresa ikasketetan diplomaduna eta Euskal Filologian lizentziaduna da idazlea. Hainbat urtez irakasle lanetan ibili ostean, egun itzultzailea da. 2003. urtean Hamaika ispilu ganbil (Labayru) argitaratu zuen eta VI. Igartza beka ere eskuratu zuen. Horixe izan zen idazle ibilbidearen hasiera. Geroztik, liburu hauek argitaratu ditu: Karonte, Eleberria lantzeko gida (Antton Irustarekin batera), Mozorroaren xarma, Abaraska, Utopiaren itzalak, Gezurra odoletan, Inoren munduan, Bioklik, Bahiketa, Uzta garaia, Malthusen ezinegona eta Denboran zatika.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button