IKUS-ENTZUN

Saio bikoitza Bilboko FAS Zineklubean

Gaur, abenduak 17, FAS Zineklubak hurrengo emanaldi bikoitza aurkeztuko du: La casa del lago (Galder Gaztelu-Urrutia, 2011) eta Fear and desire (Stanley Kubrick, 1953). Ohikoa denez, emanaldia El Carmen aretoan izango da, 19:45ean. Filma aurkezteko José Luis Rebordinos (Zinemaldiko zuzendaria) hurbilduko da.

Stanley Kubrick (1928-1999) zuzendariak gazte-gaztetik erakutsi zuen musika, xake eta argazkigintzarako zaletasuna. Zaletasun horiek eragina izango zuten gero bere zuzendari lanetan. Ikaslea zela argazki batzuk saldu zizkion Look aldizkariari eta 17 urterekin lana lortu zuen bertan.
1951an, lehen filma egiteko aurreztuta zeukan dirua erabili zuen, eta lan hura Walter Cartier boxeolariari buruzko dokumentala izan zen: Day Of The Fight. Flying Padre (1951) eta The Seafarers (1953) film laburrak egin zituen ondoren.
1953an lehen film luzea egin zuen Fear and Desire, jaberik gabeko lurren alde borroka egiten duen gudari talde bati buruzko pelikula. 10 langile baino gutxiagorekin egin zuen eta bera arduratu zen ia lan gehienaz.

Pelikula honen kopia askorik ez zegoen Kubrickek berak eskatu zuelako deuseztatzeko, bere esanetan, pelikula gaztaroko akatsa zen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button