BESTELAKOAK

Gasteizen “Batera” diru-laguntza abiatu dute kultur proiektuak babesteko xedez

Oihaneder Euskararen Etxeak Batera izeneko diru-laguntzaren bigarren deialdia abian jarri du. Aurrekoan bezala, Gasteizko gazteek kultur proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte, eta gainera, antolatzaileek Crowdfunding egitasmo bat martxan jartzen laguntzeaz gain, 2.000€ko laguntza emango diete aukeratuko diren hiru proiekturi. Proposamenak aurkezteko epea 2020ko urtarrilaren 7ra arte egongo da zabalik.

16-35 urte bitarteko gazte gasteiztarrei zuzenduta dago Batera deialdia, gazte horiek sortzen dituzten proiektu kulturalei bultzada emateko. Datorren urteko urtarrilaren 7ra arte aurkeztuko diren ideia guztiek dute balioa: “euskaraz garatzekoa bada, eta kulturarekin zerikusia badu liburu edo diska bat argitaratu, ekitaldi bat antolatu, APP bat sortu, bideo-jolas bat garatu, antzezlan bat sustatu…”
Aurkezten diren proiektu bakoitzak gutxienez 3.000€ko aurrekontua izan beharko du.

Oihanederrek 2.000€ko ekarpena egingo die hiru proposamen irabazleei. Guztira 6.000€ zuzenduko dira (Laboral Kutxa eta Vital Fundazioaren babesa)  aurrekontua iazkotik bikoiztu baita.

Datu guztiak hemen eskuratu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button