Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren 49. edizioa bidean da abenduaren erdira arte luzatuko da aurten, eta 37 ikuskizun eskaintzen ari dira. Emanaldi horiek honela banatu daitezke: nazioarteko 6 ikuskizun (Argentina, Urugai, Frantzia, Eslovenia, Italia eta Norvegiatik etorritakoak), 6 euskaraz, 5 dantza eta beste lengoaia batzuk, 8 proposamen familiarentzat eta haur txikientzat, eta abar luze bat. Erabateko 3 estreinaldi izango dira.
Off Lokal 2024ko edizioan hiriko konpainiek eta sortzaileek espazio ez-konbentzionaletarako sortutako pieza eszeniko berri txikiak eskainiko dituzte. Hiru etapatan egingo da, eta hiru espaziotan.
Lehen atalean, urrian, Carmen San Esteban, Ékoma Teatro eta El Mono Habitado aritu ziren, eta bigarrenean, azaroan, Pez Limbo, Amaia Garrosa eta Proyecto Larrua.
Egunotan, abenduaren 5etik 8ra, Off Lokal sailaren hirugarren atala egingo da, honako taldeekin: Piszifaktoria, Les Bobé Bobé eta Kolektivo Monstrenko.
Piszifaktoria Ideien laborategiak Takoidun Zapata Gorria izeneko pieza eskainiko du. Haizea Paris, Irati Agirreazkuenaga, Igor Arzuaga eta Mikel Ayllon arituko dira oholtza gainean. Les Bobé Bobé taldeak (Josune Vélez de Mendizábal, Ane Gebara) Metrokoadroka Kolektiboaren zuzendaritzarekin, Txilin Hotsak egingo du. Eta azkenik, Kolektivo Monstrenkok Raska Nazka pieza eskainiko du.