ARTEA

Ganorabako 2010 Komiki Lehiaketa

Edozeinek parte hartu ahal izango du, mugarik gabe, bakarka ala gidoilari eta marrazkilari biak batera. Gaia libre izango da, baina pertsonai guztiek jatorrizkoak eta argitaragabekoak izan beharko dute, autoreak berak sortutakoak.
Lehiaketara jatorrizko lana aurkeztu behar da eta edozein teknika erabili daiteke; lehiaketatik kanpo geratuko dira kopia guztiak, ordenagailuaren bidez sortu edo tratatuak izan direnak izan ezik. Kasu hauetan orri bakoitzeko inpresio bat aurkeztu beharko da, A-4 neurrikoa eta gutxienez 300 ppp-ko bereizpen kalitatekoa.
Lan bakoitzak A-4 neurriko lau orri izango ditu gehienez (edo beste neurri proportzional bat). Idazkuna jarrita eta formatu bertikalean aurkeztu beharko dira.

Lau orri hauetan istorio bakar bat, istorio batzuk edo biñeta saila bat aurkeztu ahal izango dira. Lanak zuri-beltzetan edo koloretan aurkeztu ahal izango dira, euskaraz edo gazteleraz.
Autorearen izena ez da ikusgai izango eta gutun-azalean aurkeztuko dira lanak, sinadura eta izenik gabe, izenburu batekin. Autorearen datuak (izena, telefono zenbakia, lanbidea, adina eta helbidea) beste gutun-azal batean aurkeztuko dira, izenburu berarekin. Bigarren gutun-azal hau lehengoan sartuko da.

Lanak Pozokoetxeko Kultur Etxean aurkeztu ahal izango dira edo postaz helbide honetara bidali: Ganorabako Komiki Lehiaketa, Apdo. 119, 48970 Basauri (Bizkaia). Aurkezteko epea 2010eko martxoaren 31an bukatuko da.

Saritutako lanekin eta epaimahaiak aukeratuko dituen beste lan batzuekin erakusketa bat antolatuko da.
Original guztien jabetza autoreek mantentzen dute. Lan sarituak Udal Kultur Etxearen jabetzan urte bat izango dira. Erakunde honek argitaratzeko edo erakusteko eskubidea izango du epe honen barruan.
Sariak honako hauek izango dira: lehenengo saria: 900,00€ lanik onenari; bigarrena: 450,00€ eta hirugarrena: 300,00€ . Saririk gabeko euskarazko autorentzat: 300,00€ eta saririk gabeko Basauriko autorerik onenari: 300,00€.

Basauriko Udal Kultur Etxeak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button