IKUS-ENTZUN

Ganbak eta zinema

Gaur, abenduak 13, Caosticak eta Zinebi 61ek omenaldia eskainiko diete EHUko Arte Ederretako eta Ikus-entzunezko Komunikazioan ibilitako ikasle arrakastatsuenei. Bilboko BBK aretoan, 20:00tik aurrera, egingo den saio berezi baten bidez: Yo empece pelando gambas.

Borja Cobeaga, Borja Crespo, Nahikari Ipiña, Sra. Polaroiska (Alaitz Arenzana & María Ibarretxe), Koldo Serra, Nacho Vigalondo, eta Haritz Zubillaga dira garai haietako  ikasle belaunaldi errepika-ezina, nazio mailan zein nazioartean arrakasta handia lortu duena, “baina horiek guztiak edozein profesional bezala hasi ziren zinearen mundu honetan: ganbak zuritzen”.

Gaurko saioan, ikasle horietako batzuen lehen lanak ikusi ahal izango dira, eta horrekin batera, bere esperientziak, pasadizoak eta abar kontatuko dituzte, eta bereziki ikus-entzunezko sorkuntzan eta ekoizpenean hasten ari direnei zuzenduko dizkiete hainbat aholku.

Zeintzuk diren pantailaratuko diren lanak, Zinebin ikus ditzakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button