LITERATURA

Blas De Otero-Ángela Figuera Nazioarteko Poesia Lehiaketa

Bilboko Udalak Nazioarteko Poesia Sariaren beste edizio baterako deialdia egin du, Bilboko Blas de Otero eta Ángela Figuera poeten omenez. Deialdia zabalik egongo da maiatzaren 30era arte, eta euskarazko eta gaztelaniazko modalitateetan 5.500 euroko sariak banatuko dira.

Blas de Otero-Ángela Figuera Nazioarteko Poesia Lehiaketan edozein nazionalitate edo bizilekutako egileek parte har dezakete. Parte hartzen duten poema-bildumek (gaia, errima eta neurria librekoak) jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan behar dute nahitaez, eta ez dago baimenduta aurretik beste lehiaketetan sarituak izatea, eta accesitik lortu bakoak izan behar dira. Lehiaketan ez dira onartuko, halaber, lortu nahi den modalitatea ez den beste hizkuntza batetik itzulitako lanak. Lanek gutxienez 500 bertso eta gehienez 1.000 izan beharko dituzte.

Iazko edizioan Angel Erroren Poema liburu bat irakurtzeko jarraibideak obra izan zen irabazlea. Gaztelaniaz, Ramon Cresporen Cuido una planta bella que ama y busca la sombra obrak jaso zuen sari nagusia.

Lehiaketaren inguruko jakingarri guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button