ARTEA

“Galerna” erakusketaren nondik norakoak

Kutxa Kultur Artegunean Jon Cazenave argazkilariaren Galerna izeneko erakusketa paratu da datorren urteko lehen egunetara arte. Horren harira, gaur berton, bisita gidatua eskainiko du Jon Cazenavek berak, 18:30ean hasita. Irudi miresgarrien nondik norakoak ezagutzeko aukera aparta.

Galerna proiektuaren abiapuntua honakoak duzue: “euskal gatazkaren azterketa ausartetik abiatzen da, eta modu generikoagoan bere jendearen izaera, historia eta elezaharretan sartzen da. Cazenavek ez dio bere identitate politiko edo nazionalari modu espezifikoan heltzen, baizik eta urteak igaro ahala partikularretik unibertsalera, konkretutik abstraktura eboluzionatzen du. Galerna hasiera- eta jaiotza-bidaia bat da. Erantzun eztabaidaezin eta ziurrez beteriko helmuga batera eraman beharrean, jatorri guztien jatorrira eramaten gaituen bidaia da, baretasun-lurralde bakarrera, berak erantzun posible bakar gisa proposatzen duenera”.

Erakusketa zortzi ataletan banatu da: Sarrera, Gatazka, Basoa, Paisaia, Haitzuloa, Itsaso hedatua, Geometria eta paisaia, eta Harriak eta pigmentua.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu