
Euskadiko Filmategiak, Donostia Kulturarekin elkarlanean Antxon Eceizaren Felicidades, Tovarich filma proiektatuko du ostiralean, azaroaren 25ean 21:00etan Donostiako Antzoki Zaharrean.
Joan de astean hil zen zuzendari ospetsua eta hori dela eta, omenaldi txiki bat eskaini nahi zaio.
Emanaldia beste lan batek ere osatuko du., izan ere, Antxon Eceizak Elías Querejetarekin batera egindako lehenengo dokumentala ikusteko aukera izango da: A traves de San Sebastián (1960) Lan honetan hiriaren inguruko topiko guztiak beste modu batean janzten ditu. Jarrera kritiko hau ere ia bere lan guztietan agertu nahi izan zuen.
Lan honen ostean, Felicidades, Tovarich (1995) ikusi ahalko da. lan honek, bere garaian ez zen zinema aretoetan proiektatua izan. Filmean komunista zahar baten bizitzaren azken uneak kontatzen dira. Euskadiko Filmategiak argitaratutako Antxon Eceiza: cine, existencialismo y dialéctica liburuaren egileak, Jesus Angulo, Maialen Beloki, Jose Luis Rebordinos eta Antonio Santamarina, izango dira proiekzio honetan
Proiekzio hau, hilaren 24 eta 25ean Donostiako San Telmo Museoan egingo den Artxibategi Filmikoen XIII. Mintegi/Tailerraren azken ekitaldia izango da.