LITERATURA

“Gabriel Aresti” ipuin lehiaketaren aurtengo edizioa martxan da

Bilboko Udalak Gabriel Aresti ipuin lehiaketaren XXXVIII. edizioan lanak bidaltzeko epea zabaldu du. Partaideek martxoaren 30era arteko epea izango dute euren lanak formatu digitalean aurkezteko. Ekimenaren helburua literatura-sorkuntza sustatzea eta euskarazko autore garrantzitsuenetako baten bizitza eta lana ezagutarazten laguntzea

Lehiaketa 18 urtetik gorako edozein nazionalitateko idazleei dago zabalik. Ipuinen gaia librea izango da, eta ipuinak jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta beste edozein lehiaketan saririk jaso gabeak izan beharko dira, eta euskaraz eta gaztelaniaz aurkeztu ahal dira.
Lehiaketak 3.500 euroko sari bat eta 1.750 euroko accesit bi banatuko ditu modalitate bakoitzean, euskaraz eta gaztelaniaz, hurrenez hurren.

Modalitate bakoitzak bere epaimahaia izango du, literatura munduko pertsona ezagunek osatua.. Oinarri osoak eta parte hartzeko buletina helbide hauetan daude jada www.bilbao.eus/arestilehiaketa

Aurreko edizioan, Mikel Ayllon Corralek irabazi zuen Emakume-bala kontakizunarekin.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button